2013(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

Proiektuaren aurkezpena!

Bidaia hasteko egun bat falta dela, proiektuaren aurkezpena egin dugu gaur ikus-entzunezkoan jarduten duten Aida Vallejo, Nerea Etxaniz eta Aiala Fernándezen aurrean. 

Aurreratu bezala, Yuri eta Izaro izan dira pitchina egin dutenak, eta hobetzeko gauzak ditugun arren, ongi egin dutela esan diete hiruek. Aholkuak ere eman dizkigute. Asko eskertzen ditugunak, esan beharra dago. Horien artean, "Manual para fabricar un terrorista" (Tereza Reichová, 2010) dokumentala ikustea. Etxeko lana dugu beraz! 

Aurkezpena egiteaz gain flyer bat ere banatu diegu. Hementxe uzten dizuegu zuei ere, dokumentalaren inguruan gehiago jakin dezazuen! 

Ez ahaztu proiektua aurrera eramateko 2€ BONO-LAGUNTZAK atera ditugula!! Animatu eta lagundu proiektua aurrera ateratzen!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina