2013(e)ko apirilaren 7(a), igandea

Emakumea eta kartzela

“Nik aukeratu ez nituen bi gauzek norabidetu dute nire bizitza: Nazio zapaldu batean eta emakume jaio izana”.

Honakoak Gioconda Belli-ren hitzak dira, baina berdin berdin izan zitezkeen euskal emakume preso batenak. Kartzelak ere, dena bezala, gizonezkoentzat eraikiak izan baitziren. Hitz egin genezake kartzelaratua den emakume baten amatasunaz, sexualitateaz, eguneroko bizipenez, irainez, biolentziaz.... 

Egokiagoa iruditu zaigu, ordea, lehen pertsonan bizi izan duten hiru emakumeren bizipen propioak hona ekartzea. Azpian duzuena, 2012ko abenduaren 18an Bilboko Kafe Antzokian burututako mahai ingurua da, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Herrira mugimenduak elkarlanean antolatua. Hizlariak, berriz, Olatz Dañobeitia, Larraitz Ugarte, Irati Tobar eta Ainhoa Gutierrez preso ohiak dira. Benetan gomendagarria. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina